Beñat Serna (Ken Zazpi), Jon Fresco (Ken Zazpi), Iñaki Zabaleta (Ken Zazpi), Juantxu Urkiaga (Jokaldi) eta Markel Arevalo (Oxabi) musikariek osatzen dute taldea.
Formatu berri honetan musikariengan eragina izan duten taldeei omenaldia egingo diete. Besteak beste, Errobik, Itoizek, Benito Lertxundik, Ruper Ordorikak, Niko Etxartek, Hertzainek eta beste hainbat taldek ordu eta erdi baino gehiagoko ikuskizuna eskainiko dute.